XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HITZAURREA
Testu honetan A Eredurako Erdiko Zikloko Programakuntza orokor bat eskaintzen da.

A Eredu honen baldintzak eta helburuak kontutan izanik eta Eskolaurre eta Hasiera Zikloko hildoa jarraituz, oso ongi berezi beharko ditugu ondorengo atal hauek:
a) Entzun-ulermen orokorra. Esaldi, testu, etab. entzutean bere orokortasunean ulertzea.

Horrela ipuinak atal honetan sartuko lirateke.

Hala ere ipuin hauetan, landu edo landuko ditugun egitura, aginte, esaera berezi... etab. sartu ditugu.

Orobat eta haurrei ulergarriago gerta dakien, marrazkiak ere ipini ditugu.

b) Ulermen zehatza. Programaturik dagoen egitura konkretu baten ulermena izango litzateke.

Horregatik oso zehatz adierazten dira gai bakoitzean zein egitura, aditz, deklinabideko kasu, atzizki... ulertu eta landu behar ditugun.

Horretarako hainbat ariketa proposatzen ditugu eta beste hainbat errekurtso ere bai.

Adibidez: esaldiak eman eta marrazkiak egin, zenbait esaldi nahasirik eman eta ordena lojikoz ipini....

d) Erabiltzen jakin. Zehazki ulertu duen egitura hori asko errepikatu ondoren, kontestu jakin batetan erabiltzea.

Asko errepikatze honek noski, ariketa desberdin eta atseginen bidez egitea esan nahi du eta horretarako erabili beharko ditugu ahal ditugun errekurtsorik gehienak: elkarrizketak, egoera bereziak sortu, jokuak, abestiak, olerkiak, aho-korapiloak....

e) Mintzamena. Ikasi duen hori edozein kontestutan esateko gai izatea lortu beharko dugu: entzundakoa edo irakurritakoa laburtuz, txisteak kontatuz, gertakizun baten berri emanez, elkarrizketa laburrak prestatuz....